PETRONOR | 58 milioi euro inbertitu ditu finketa-jardueraren %50eko geldialdi orokorrean

2022ko Apirila | PUERTO DE BILBAO NEWS 96

Petronorrek 58 milioi euro inbertitu ditu Koke Instalazioaren (URF) geldialdi orokorrean, baita Konbertsio sailaren Hutseko Unitatearenean eta sail horretako beste unitate batzuetan ere. Horrek esan nahi du fintze-instalazioen guztirako jardueraren %50 baino gehiago gelditu dela.

Gelditzeak dakar mantentze-berrikuspenak eta inbertsio teknologikoak egitea instalazioen eraginkortasun energetikoa hobetzeko. Hori guztia bi helburu argirekin: segurtasuna eta berrikuntza, Petronorrek pertsonekiko eta ingurunearekiko duen konpromisoaren ondorioz.

Enpleguari eta jarduera ekonomikoa sortzeari dagokienez, 40 bat enpresa kontratatu dira (%50 Euskadikoak). Aipatutako horiek 1.000 langile inguru jarri dituzte Petronorren eskura lan horiek egiteko, gehienezko egunetan 1.400 langileraino helduz. Langile guztiek, bai Petronorreko ohikoek bai aldi baterakoek, segurtasunari buruzko prestakuntza berezia jaso dute.

 

Zure interesekoa izan daiteke...

Bazkideak
2022ko Ekaina | PUERTO DE BILBAO NEWS 97
Consignaciones Toro y Betolazak, bere terminala A5 kaian eraikitzen ari denak, ekipamendu oso espezializatuetan inbertitu du. Horien artean, ...
Bazkideak
2022ko Ekaina | PUERTO DE BILBAO NEWS 97
Tubacex-ek bere historiako kontraturik handiena lortu du Abu Dabiko Petrolio Konpainia Nazionalarekin (ADNOC), 30.000 tonatik gorako balioarekin eta...
Bazkideak
2022ko Ekaina | PUERTO DE BILBAO NEWS 97
Hiruhilekoaren hasieran, Bilbao Metropoli 30en 30. urteurrenarekin bat egin genuen. Zorionak behin eta berriz, eta gure desiorik onenak datozen...