MURUETA | Europako lehen 'oil tanker' ontzi hibridoa

2022ko Apirila | PUERTO DE BILBAO NEWS 96

Apirilaren 20an, Murueta Ontziolak 'Bahía Levante' ontzia uretaratu du; portuan C02 isurtzen ez duen "oil tanker" ontzia.

Ontzia, hidrokarburoak garraiatu eta beste ontziei erregaia hornitzeko funtzio bikoitza duena, abenduan entregatuko zaio Algecirasen finkatuta dagoen eta egoitza Bilbon daukan Mureoil armadoreari.

'Bahía Levante', portuan zero emisio duen Europan egindako lehen ontzia da, eta hori, Murueta ontziolatik esan bezala, posible izan da diesel propultsioa eta energia baterien bidez metatzeko sistema duelako. Ontziak, 92,5 metroko luzera eta 18 metroko zabalera du, hamaika tripulatzaile izango ditu eta 12 korapiloko abiadura hartuko du.

'Bahía Levante', 1943an jaiotako Murueta ontziolaren 325. ontzia da, eta oraingoz, energia-eraginkortasunaren eta erregai berriak erabiltzearen aldeko diseinuak egiten ari den ibilbidearen amaiera. Ibilbide horren adibide dira ere, 2018ko 'Oiz Mendi', Espainiako gas natural likidotua hornitzeko lehen ontzia, eta 2020ko 'Ibaizabal 15', erregai horrekin propultsatutako lehen portu-atoiontzia.

Zure interesekoa izan daiteke...

Bazkideak
JUNIO - JULIO 2023 | PUERTO DE BILBAO NEWS 101
Cuando Suardíaz abrió oficina en Bilbao en 1978, las actividades se centraban en la consignación de buques de grandes navieras...
Bazkideak
JUNIO - JULIO 2023 | PUERTO DE BILBAO NEWS 101
La ruta Bilbao – Rosslare comenzó solo unas semanas antes de que el covid irrumpiese en nuestras vidas; pero tras los tiempos difíciles de...
Bazkideak
Madrid | 18 de mayo de 2023
Nota de Prensa   Madrid, 18 mayo 2023 – Noatum Maritime, empresa líder en servicios marítimos, ha anunciado un nuevo servicio regular ro-...