VASCO TALDEA |Tecnologia propioa logistika digitalerako

2022ko Iraila/Urria | PUERTO DE BILBAO NEWS 98

Gaur egun, transformazio digitala ez da aukera bat, betebeharra da. Enpresek arrakastatsuak izaten jarraitu nahi badute, negozio-eredu digital berriak sortu behar dituzte, eta digitalizazioak eskaintzen dituen abantailak erabili, prozesuak optimizatzeko eta pertsonalizatzeko, azkarragoak egiteko eta balio handiagoa sortzeko.

Enpresa bat digitalizatzea prozesu oso bat da: lehentasunak berrebaluatzea, plangintza estrategiko berria, prozesuak zehaztea eta, jakina, teknologia fidagarria. 

Sektore logistikoan, digitalizazioa aurrerapausu izugarriak ematen ari den errealitatea da. 

VASCO taldeak urteak daramatza transformazio digitala prestatzen, eta “orain ondo eginda dauzkagu zeregin digitalak. Eta ez hori bakarrik; nota hobea ateratzeko geure plataforma digital propioa garatu dugu, Tookane izenekoa, zeinak, gure prozesu logistikoen digitalizaziorako irtenbideak aurkitzeaz gain, beste marka eta retailer batzuk digitalizatzen laguntzen digun”.

SaaS plataforma hori erabat egokitzen da enpresa-taldearen beharretara, baina baita bezeroen beharretara ere, TMS software eskalagarria erabiliz; “TMS sistema bidalketen kudeaketan ezartzeak aukera ematen digu ibilbideak optimizatzeko, eta horrek gastuak eta entrega-denborak minimizatzen ditu, gure negozioari balioa emanez eta tarteko urratsak, paperak eta interferentziak ezabatuz”. Horrek logistika eraginkorragoa izatea dakar,  edozein operaziorekin  integratzeko gai dena; hau da; XXI. mendeko logistika. 

 

Zure interesekoa izan daiteke...

Bazkideak
JUNIO - JULIO 2023 | PUERTO DE BILBAO NEWS 101
La ruta Bilbao – Rosslare comenzó solo unas semanas antes de que el covid irrumpiese en nuestras vidas; pero tras los tiempos difíciles de...
Bazkideak
JUNIO - JULIO 2023 | PUERTO DE BILBAO NEWS 101
Cuando Suardíaz abrió oficina en Bilbao en 1978, las actividades se centraban en la consignación de buques de grandes navieras...
Bazkideak
Madrid | 18 de mayo de 2023
Nota de Prensa   Madrid, 18 mayo 2023 – Noatum Maritime, empresa líder en servicios marítimos, ha anunciado un nuevo servicio regular ro-...