Uniport en Empack, Logistics & Automation

Bilbao | 1 y 2 de marzo 2023

Martxoaren 1ean eta 2an Empack eta Logistics & Automation Bilbao 2023an egon gara, Bilboko Portuko Agintaritzarekin partekatu dugun standean.

Bilbao Exhibition Centreko (BEC) ekitaldi hau, Easyfairs-ek Espainiako iparraldean packaging eta logistikako profesionalentzat antolatu duen  lehen topagunea izan da eta horretan, UniportBilbaok eta Portuko Agintaritzak parte hartu dute.

Zehazki, UniportBilbaok, erakusketa-gune bat edukitzeaz gain, jardunaldi teknikoetako bat antolatu du ikastaro gisa: “Salgaiak edukiontzian modu seguruan garraiatzea: karga nola estibatu eta lotu” gaiari buruzkoa. Jardunaldi horretan landutako gaiak izan dira, aplikatu beharreko araudia, edukiontzien garraioaren fluxu operatiboa, zamatzeko eta lotzeko erantzukizuna, itsas edukiontziaren ezaugarriak edo materialak, salgaiak lotzeko kalkuluak eta teknikak, eta dena, ikuspegi praktiko batetik edukiontzi-garraio multimodal seguruagoa lortzeko.

 

Hitzaldia eman du,  Francisco Fernández Sasiaín industria-ingeniaria, matxuren komisarioa eta LAPko teknikaria, Progeco Vigoko eragiketen zuzendaria eta ISECeko irakaslea  (Kargen Segurtasunerako Institutua) denak, eta topagunean  erakutsi diren produktu askoren erabilera praktikoa ikusi  ahal izan da.

Erakusketarien artean Embalan3egon da, Uniportekin elkartutako enpresa bat, eta bere standean, non Ion Alberdi, Iosu Alberdi eta bere taldea egon diren,  garraiorako babes-sistema berri bat ezagutzeko aukera izan dugu.

Topagune ona Empack, Logistics & Automotion segmenturako.

 

Zure interesekoa izan daiteke...

Ekitaldiak
Sao Paulo Brasil | Otsailaren 28tik martxoaren 2ra
Aurten ere, Bilboko portuko komunitateak,  UniportBilbaon bilduta dagoena,  Intermodal South American parte hartuko du. Intermodal South...
Ekitaldiak
Bilbao | 16 de noviembre 2022
Euskal Herriko Logistika eta Mugikortasun Federazioak (BCLM) antolatuta, eta UniportBilbaok koordinaturik, formatu irekian egingo da eta tren bidezko...
Ekitaldiak
Valladolid | irailaren 7a
Bilboko Portuko enpresak, Uniport-ek ordezkatuta, ACCOEk (Espainiako Zerealen eta Oleaginosoen Merkataritza Elkartea) eta Espainiako Unistock-ek (...