PETRONOR | Lanak hasi ditu portuan erregai sintetikoen instalazioa eraikitzeko

2022ko Ekaina | PUERTO DE BILBAO NEWS 97

Petronor/Repsolek lanak hasi ditu erregai sintetikoak ekoizteko instalazioa Bilboko portuan eraikitzeko. Obrak datozen bi urteetan egingo dira, eta 103 milioi euroko inbertsioa beharko dute, hasieran aurreikusitako 80 milioiak baino askoz gehiago. Gainera, hiri-hondakinak balorizatzeko proiektu bati ekingo zaio, horietatik abiatuta karbono gutxiko energia lortzeko. “Deskarbonizazio-hub” delako horrekin, konpainiak beste pausu bat egin du energia-trantsiziorako estrategian.

Lehen harria jartzeko ekitaldian egon ziren Iñigo Urkullu lehendakaria, Emiliano López Atxurra Petronorreko lehendakaria, Josu Jon Imaz Repsoleko kontseilari delegatua, Gregorio Villalabeitia Kutxabankeko lehendakaria eta Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia, besteak beste.

Erregai sintetikoen instalazioa mota horretako munduko instalazio handienetako bat izango da, eta zero aztarnako erregaiak sortuko ditu urarekin eta atmosferatik kendutako co2-arekin -horiek izango dira lehengai bakarrak-. Erregai sintetiko horiek gaur egungo edozein ibilgailutan erabil daitezke, hala nola automobil, kamioi, itsasontzi edo hegazkinetan.

Gainera, balorizazio-proiektua lantzen ari dira ingurunean sortutako hiri-hondakinak (papera, kartoia, plastikoak edo oihalak) energia bihurtzeko. Erauzitako erregaia erabiliko da Petronorren ohiko erregaien kontsumoaren zati bat ordezteko.

 

Zure interesekoa izan daiteke...

Bazkideak
JUNIO - JULIO 2023 | PUERTO DE BILBAO NEWS 101
La ruta Bilbao – Rosslare comenzó solo unas semanas antes de que el covid irrumpiese en nuestras vidas; pero tras los tiempos difíciles de...
Bazkideak
JUNIO - JULIO 2023 | PUERTO DE BILBAO NEWS 101
Cuando Suardíaz abrió oficina en Bilbao en 1978, las actividades se centraban en la consignación de buques de grandes navieras...
Bazkideak
Madrid | 18 de mayo de 2023
Nota de Prensa   Madrid, 18 mayo 2023 – Noatum Maritime, empresa líder en servicios marítimos, ha anunciado un nuevo servicio regular ro-...