GURUTZAONTZIAK: 2022KO KANPAINA ONA | Bilbao, Euskadin sartzeko atea

2022ko Iraila/Urria | PUERTO DE BILBAO NEWS 98

2020ko eta 2021eko urteak, mundu mailan, mugikortasunarekiko mesfidantzak markatuta egon ziren. 2022an bidaiatzeko gogoa berreskuratu da, eta Bilbao berriro ere leku erakargarria eta segurua izan da. Turismo horren barruan, gurutzaontziek leku nabarmena hartu dute, eta aurten Bilboko portuan 80 bat gurutzaontzik atrakatuko dute. Egun berean hainbat ontziren atrakaleku bikoitzak eta hirukoitzak egon dira, bai  eta ontziratzeak ere ibilbidea hemen hasten duten bidaiarientzat. Aurreikusten da 2023ko denboraldia ere arrakastatsua izatea. 


Bidaiari britainiarrak, estatubatuarrak, alemaniarrak, frantsesak, eskandinaviarrak eta beste nazionalitate askotakoak gure portuan lehorreratu dira, Bilboko lekuez gozatzeko, hala nola Guggenheim edo Arte Ederren museoaz, eta Gernika, Bermeo, Urdaibai, Donostia, Gasteiz edo Arabako Errioxako herriak ezagutzeko egiten diren txangoetara joateko.


ZER ESKAINTZEN DU BILBOK?
Portuko Agintaritzak ontzi-enpresei eta portuko komunitateari azpiegitura bikainak eskaintzen dizkie (praktikajea, atoiontziak, amarratzea, kontsignatarioak, hornikuntza, segurtasuneko langileak, etab.), bai eta kalitate handiko zerbitzua ere -ontziarentzat, bidaiarientzat eta ekipajeentzat-. Guzti horri esker, leku ezin hobea da “turn around” portu gisa lan egiteko.  


Zehazki, 12 metroko sakonera duten bi kai esklusibo daude. Batek 6.750 m2-ko azalera, 17 m-ko zabalera eta guztira 684 metro duten  bi atrakatze-lerro ditu. Bigarrenak 25.300 m2-ko azalera  eta 355 m-ko atrakatze-lerroa. 


Eskaintzen diren zerbitzuen artean, nabarmentzekoak dira Bilboko portua beste leku batzuetatik bereizten duten hiru: wifi, informazio turistikoa terminalaren barruan eta doaneko “shuttle” zerbitzua, ibilaldirik kontratatu ez duten eta Bilbora hurbildu nahi duten turistentzat. 

 

BILBON KONFIDANTZA DUTEN ONTZI-ENPRESAK
Honako ontzi-enpresa hauek Bilboko portua aukeratu dute gurutzaontzien helmuga izateko: Aida Cruises, Azamara (V.Ships), Carnival, Celebriyy Cruises (RCCL), Cunard Line, Fred Olsen, Hapag Lloyd, Holland America, Hurtigruten, Majestic International, MSC, Norwegian, Oceania, Phoenix Reisen, Ponant,  Princess Cruises, P&O, Royal Caribbean Cruises Ltd (RCCL), Saga Cruises, Seabourn, Sea Cloud, SilverSea Cruises, Thomson, TUI Cruises eta  Wind Star 

Zure interesekoa izan daiteke...

Bazkideak
JUNIO - JULIO 2023 | PUERTO DE BILBAO NEWS 101
Cuando Suardíaz abrió oficina en Bilbao en 1978, las actividades se centraban en la consignación de buques de grandes navieras...
Bazkideak
JUNIO - JULIO 2023 | PUERTO DE BILBAO NEWS 101
La ruta Bilbao – Rosslare comenzó solo unas semanas antes de que el covid irrumpiese en nuestras vidas; pero tras los tiempos difíciles de...
Bazkideak
Madrid | 18 de mayo de 2023
Nota de Prensa   Madrid, 18 mayo 2023 – Noatum Maritime, empresa líder en servicios marítimos, ha anunciado un nuevo servicio regular ro-...