EUSKO JAURLARITZA - GOBIERNO VASCO Consejero de Planificación Territorial, Vivienda y Transportes Iñaki Arriola

MARTXOA APIRILA 2023 | PUERTO DE BILBAO NEWS 100

EUSKO JAURLARITZA - GOBIERNO VASCO  
Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako Sailburua 
Iñaki Arriola

1. Zer da Euskadirentzat azpiegitura logistikoen sare garrantzitsu bat izatea, hala nola Bilbao, Pasaia eta Bermeoko portuak? 
Irabazi txikiak lortzeko lehiatzen duen mundu globalizatu honetan, sektore logistikoa sektore estrategiko bat da, eta berak osasun ona badu, gure ekoizpen-sarearen zati handi batek, bai eta logistika indartsu baten onurak zuzenean jasotzen dituzten sektore ugarik ere, martxa ona izango dute; hau da;  gure ekonomiak orokorrean. 
Eusko Jaurlaritzako Azpiegitura eta Garraio Sailan, Euskadi erreferentziazko nodo logistiko gisa indartzearen aldeko apustua egin dugu, sektorea gizarte eta ingurumen eredu jasangarriago eta digitalizatuago baterako trantsizioari uko egin gabe. Alde horretatik, laguntzak indartzen eta etengabeko inbertsioak egiten ari gara, portuan intermodalitatea  sustatuko duten trenbide-azpiegiturak hobetzeko.
Hori funtsezkoa da sektoreak sare moderno eta egokia izan dezan, gaur egungo beharrei erantzuteko eta, aurrera egiteko karbono-aztarna murrizten.
2. Komunitate logistikoan azpimarratzen dugu logistikak produktuaren diseinuarekin berarekin hasi behar duela, eta, bere  garraioarekin amaitu. Nola ikusten du sailburuak?
Ados nago ideia horrekin, eta uste dut horrela hobekuntza nabarmenak lor daitezkeela adimen logistikoari eta  eraginkortasunari dagokienez.
Gure Sailari dagokionez, alde batetik, sektoreari ematen dizkiogun laguntzen zenbatekoa indartu dugu, eta, bestetik, digitalizaziorako laguntza sorta bat sustatu dugu, Next Generation EU Funtsen esparruan, ikuspegi hori ezartzen lagun baitezakete.
Bestalde, tinko lan egiten ari gara oinarriak jartzeko, sare logistikoak merkantzien lekualdatze eraginkorra, azkarra eta ingurumenaren eta pertsonen osasunerako ahalik eta kostu txikienarekin egin ahal izateko.  
Kasu honetan, funtsezkoa izan da lankidetza publiko eta pribatua hainbat enpresarekin, horietako batzuk portuko sektoreari lotuak, mugikortasun jasangarriaren aldeko apustua egin baitute ingurumenaren gaineko eragina murrizteko.
3. Bilboko Portuko bezeroek intermodalitate ona behar dute, irisgarritasun ona errepidez eta trenbidez. Alde horretatik, zer jarduera egiten ari dira hori hobetzeko, eta zer epetan?  
Eusko Jaurlaritzak Autonomia Erkidegoko trenbide-sarea garatzeko eskumena du, azpiegiturak egiteari dagokionez. Gogor lan egiten ari gara Hegoaldeko Trenbide Saihesbidea garatzen; dagoeneko 1. Fasean, lau eraikuntza-proiektu idazteko lizitazioa egin da. Aldi berean, 2. fasearen informazio-azterlana idazten ari dira. Proiektu hori, Bilboko portuko logistika-jarduerei zerbitzu osoa emateko sortu zen. Ahalegin handia egiten ari gara proiektu hau aurrera ateratzeko.
Halaber, portu-sektore logistikoa garatzeko ezinbestekoa iruditzen zaigun proiektu bat ezartzen ari gara: Pasaiako portua sarean sartzea. Hori guztia, era berean, arau-esparru berritzaile bat eta garraioaren jasangarritasunaren arloko plangintza bat garatuz, guztion artean aurrera egin ahal izateko sistema eraginkor eta ingurumenaren aldetik jasangarria sortzeko.
4. Euskadin eta bere hinterlandean, lantegi espezializatu asko daude ingeniaritza eta dimentsioz kanpoko zama dutenak eta zama horiek esportatzeko garraio konplexua eta espezializatua behar dutenak.  Zer hobekuntza proposatu daiteke operazioak interoperabilitatearen alderditik sinplifikatzeko? 
Gure Sailean saiatzen ari gara trenbide-sarea zabaltzen eta hobetzen, Euskadiko portuei zerbitzu osoa eman ahal izateko, bereziki Bilbokoari, bere bolumena kontuan hartuta.
Gainera, klusterren bidez, saiatzen gara administraziotik behar duten guztian laguntzen, eta sustatzen dugu beren jarduera garatzeko behar dituzten baliabide egokiak izan ditzaten. Horrez gain, laguntza zehatzak ere baditugu enpresa eta elkarteentzat, beren jarduerak hobetzeko. Laguntza horiek urtez urte zehazten dira, bai edukiari dagokionez, bai zenbateko ekonomikoari dagokionez (legegintzaldi honetan bikoiztu egin duguna), administrazioak ahalik eta erantzunik onena emateko sektoreko koiunturazko beharrei. 

5. Mugikortasun Jasangarriaren etorkizunerko euskal legeak nola aurreikusten ditu portuak eta horiei lotutako intermodalitatea?
Mugikortasun Jasangarriari buruzko Lege Proiektuak, Legebiltzarrak aurten onartzea espero dugunak, bere artikulu guztietan eta arrazoien azalpenean intermodalitatea sustatzea mugikortasun iraunkorra sustatzeko giltzarrietako bat bezala sartzen du, eta garrantzi berezia ematen dio Euskadin salgaiak garraiatzeari.
Lege proiektua sortzean, kontuan hartu dira sektore logistikoa, bere beharrak eta erronkak, eta, gainera, Euskadiko Mugikortasun Jasangarrirako Planean -gure Saila horren idazketan murgilduta dago-, sektore pribatu osoa laguntzen ari da —UNIPORT adibidez— edukia definitzeko. Lankidetza publikoaren eta pribatuaren beste adibide bat da, modu eraginkorragoan aurrera egiteko.

Zure interesekoa izan daiteke...

Bazkideak
JUNIO - JULIO 2023 | PUERTO DE BILBAO NEWS 101
Cuando Suardíaz abrió oficina en Bilbao en 1978, las actividades se centraban en la consignación de buques de grandes navieras...
Bazkideak
JUNIO - JULIO 2023 | PUERTO DE BILBAO NEWS 101
La ruta Bilbao – Rosslare comenzó solo unas semanas antes de que el covid irrumpiese en nuestras vidas; pero tras los tiempos difíciles de...
Bazkideak
Madrid | 18 de mayo de 2023
Nota de Prensa   Madrid, 18 mayo 2023 – Noatum Maritime, empresa líder en servicios marítimos, ha anunciado un nuevo servicio regular ro-...