- Jarduerak
Edukiontzien zuzeneko zerbitzu berria AEBko ekialdeko kostaldearekin

Martxoaren 2an, goizean, Ellerman City Liners ontzi-enpresaren USX – United States Express zerbitzu berriaren inaugurazio-ekitaldia izan da, CSP Iberian Bilbao Terminal (CSPB). Zerbitzu hori Marítima Dávilak kontsignatuta dago, eta astero, Bilboko portua AEBko ekialdeko kostarekin zuzenean konektatuko du
Ekitaldian egon dira, Ricardo Barkala (Portuko Agintaritzako Lehendakaria), Andima Ormaetxe (Portuko Agintaritzako eragiketa, merkataritza eta logistikako Zuzendaria), Rogelio Daganta Kapitaina (Itsasontziko Kapitaina), Pelayo Dávila (Davila Taldeko Zuzendari nagusia), Elvira Gallego (CSPBko General Manager), Elías García (CSP Spain-eko COO) eta Francisco Pérez (Guardia Zibilaren konpainia fiskal eta mugako Kapitain burua). Ekitaldi berean, Bilboko Portuko Agintaritzak Kapitainari metopa bat entregatu dio.
Asteko zerbitzu honen lehen geldialdia Buxfavourite ontziak egin du, eta konpainiak iragarri duenez, bere atzetik, Mona Lisa, Windswept, Cape Hellas eta SC Mara etorriko dira, guztiak 3.000 TEUS baino gehiagoko edukierakoak.
USX – United States Express zerbitzuaren errotazio osoa Bilbao, Anberes, Rotterdam, Hanburgo, Tilbury, New York, Jacksonville, Wilmington izango da. Horrek esan nahi du inportaziorako iragatea 10 egunekoa izango dela AEBko azken eskala-portutik (Wilmington), Bilbao Europako lehen eskala-portua delako, eta 18 eguneko iragatea esportaziorako New Yorkerantzko norabidean.
Zerbitzu berri horrek indartu egiten ditu beste ontzi-enpresa batzuek Bilboko portutik edukiontzi eta ohiko merkantziarako dituzten zerbitzuak. Horrek irteera gehiago ekarriko ditu, eta, ondorioz, esportatzaileei eta inportatzaileei AEBekin egiten duten merkataritza-lana erraztuko die.
Marítima Davilak, Bilbon Ellerman City Liners-en ontziak kontsignatzeaz gain, zerbitzua ere merkaturatzen du. Bestalde, CSP Iberian Bilbao Terminal-ek arku atlantikoko edukiontzi terminal nagusienaren edukiera eskaintzen du.