CSP IBERIAN BILBAO TERMINAL | Europako lehen RTG hibridoak Bilbora heldu dira

2022ko Iraila/Urria | PUERTO DE BILBAO NEWS 98

CSP Spain portuko operadoreak Konecranes finlandiar fabrikatzailearen hamaika RTG garabi hibrido erosi ditu. Europan martxan jarriko diren lehen RTG garabi hibridoak dira, eta horietako 6 Bilboko itsas terminalean jarriko dira.

Makina berriak 2022ko uztailean erosi ziren, 12 milioi euroko kostuarekin. Inbertsio horrek berretsi egiten du enpresak maila guztietan duen konpromisoa: produktibitatea hobetzea, ingurumen-inpaktua gutxitzea eta teknologia berriaren, eraginkortasun hobearen eta operatiboen  segurtasuna areagotzearen alde egitea.

Pneumatikoen gaineko portiko-garabi berriak guztiz erabilgarri egongo dira 2023ko urriaren amaieratik aurrera. Mota horretako RTG (Rubber Tired Gantry) Hibridoa bereizten da RTG konbentzionalen gainean duen eraginkortasun energetikoagatik. Segurtasunari eta ergonomiari dagokienez, azken belaunaldiko sistemak dituzte, hala nola laser bidezko talken aurkako sistema, kamioiak eta trailerrak ez  altxatzekoak  eta urruneko monitorizazio-sistemak. Gainera, GPS bidezko posizionamendua duen autogidatua izango dute, manipulatzailearen erosotasun handiena bermatuz.

Portuko garabi hibridoen onurak nabarmenak dira. Baterien erabileraz gain, nabarmentzekoa da honako hauen murrizketa: erregaiaren -%50eko  gastua, kostu operatiboak, berotegi-efektuko gasen emisioa eta kutsadura akustikoa.

Bilboko itsas terminalean makina berriak sartzeak berarekin dakar CSP Spain  bere negozio-unitate guztietan gauzatzen ari den estrategiaren apustua, aurrerapena eta etengabeko hobekuntza, energia-eraginkortasuna eta ingurumena babesteko.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke...

Bazkideak
JUNIO - JULIO 2023 | PUERTO DE BILBAO NEWS 101
Cuando Suardíaz abrió oficina en Bilbao en 1978, las actividades se centraban en la consignación de buques de grandes navieras...
Bazkideak
JUNIO - JULIO 2023 | PUERTO DE BILBAO NEWS 101
La ruta Bilbao – Rosslare comenzó solo unas semanas antes de que el covid irrumpiese en nuestras vidas; pero tras los tiempos difíciles de...
Bazkideak
Madrid | 18 de mayo de 2023
Nota de Prensa   Madrid, 18 mayo 2023 – Noatum Maritime, empresa líder en servicios marítimos, ha anunciado un nuevo servicio regular ro-...