Bilboko komunitate logistikoak parte-hartze nabarmena izan du Break Bulk Europe 2022an

Roterdam | Maiatzak 17tik - 19ra
Bilboko breakbulk kargaren logistikan eta proiektu-logistikan espezializatutako 30 enpresak baino gehiagok aktiboki parte hartu dute Rotterdameko Ahoy aretoko 1. hallean egon den BILBOKO PORTUAREN standean.
 
Bi urtez aurrez aurre egon ezinik egon ondoren, Breakbulk Europek berriro ireki ditu ateak, eta logistikaren garrantzia bere maila altu eta espezializatuan erakutsi du.
Rotterdamen aukera aprobetxatu dugu, hornidura-katea osatzen duten 120 herrialde baino gehiagoko industriako profesional askorekin egoteko
 
Uniport-ek eta Bilboko Portuko Agintaritzak espazioa partekatu dugu  breakbulk, heavylift eta proiektu zama kargatzeko logistikaren alderdi guztietan espezializatuta dauden Bilboko enpresekin eta hori plataforma izan da,  armadoreekin, zamatzaileekin, logistika-enpresekin eta breakbulk-eko operadoreekin topatzeko eta bilerak egiteko, horietako asko sektoreko munduko ekitaldi nagusi honetan elkartu baitira.
 
Hiru egunez lan egin ondoren sentsazio onak atera ditugu eta horrek energia handia ematen digu Bilboko enpresekin elkarlanean jarraitzeko eta gure ahalegintxoa egiteko, beren zerbitzuak sustatzeko "nazioarteko erakusleiho" handi horretan
 

Zure interesekoa izan daiteke...

Ekitaldiak
14 de marzo | Madrid
Un año más hemos participado en el Foro Nacional de Foro Nacional del Transporte que organiza AECOC en Madrid para promocionar la intermodalidad...
Ekitaldiak
5 a 7 de marzo | Sao Paulo (Brasil)
UNIPORT coordina y encabeza un año más la delegación de empresas logísticas que están presente en Intermodal South America, el mayor evento para el...
Ekitaldiak
28 – 29 de Febrero 2024 | Bilbao
Ha finalizado Empack Logistics & Automation en el Bilbao Exhibition Centre, certamen que durante dos jornadas (28 y 29 de febrero) ha concentrado...