CONSIGNACIONES TORO Y BETOLAZA | A6 kaian duen emakida handitzeko eskatu du

Santurtzi |

Consignaciones Toro y Betolaza enpresak gaur egun A6 kaian duen emakida 61.709 m2-tan handitzeko eskatu du. Hala, merkantzia orokorreko terminalaren azalera 242.600 m2-raino gutxi gora behera handitzea lortuko litzateke.

Helburua da Bilboko portuaren hedapenean operadore giltzarri eta eragile nagusietako bat gisa duen posizioa sendotzea. Enpresak eskaera hori egin du bezero-zorroa, trafiko-bolumena eta beren tipologia handitu delako eta horren ondorioz, manipulatzeko, gordetzeko eta biltegiratzeko leku gehiago behar duelako.

Consignaciones Toro y Betolazak ez du nahi bere bere estrategia eta jarduerak baimenetan finkatu baizik eta epe luzerako emakidetan. Bere ustez, Bilboko porturako aurreikusitako trafikoek, bereziki bere “hub eoliko” izaerari lotutakoek, espazioaren erabilera intentsiboa behar dute, bere tamaina, kubikajea eta tipologia direla eta.

 

Zure interesekoa izan daiteke...

Albisteak
Vitoria-Gasteiz | 7 de mayo
El Lehendakari Iñigo Urkullu y la Consejera de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente, Arantxa Tapia han recibido esta mañana a...
Albisteak
Barakaldo
Asesoria y Correduría El Norte enpresak, 2012an sortua eta eskarmentu eta kualifikazio handiko profesionalak dituena, Uniport-en sartzeko eskatu du...
Albisteak
Bilbo | 2024ko urtarrilaren 1a
Finnlinesek (Grimaldi taldea) iragarri du 2024aren hasierarako bere asteroko zerbitzua indartu egingo dela, Bilbon bigarren geldialdi bat eginez....