FINNLINES | CONSIGNACIONES TORO Y BETOLAZA | Zeebrugge-rekiko zerbitzua indartu du

Bilbo | 2024ko urtarrilaren 1a

Finnlinesek (Grimaldi taldea) iragarri du 2024aren hasierarako bere asteroko zerbitzua indartu egingo dela, Bilbon bigarren geldialdi bat eginez. Ordutik aurrera, itsasontziak asteazkenetan eta larunbatetan irtengo dira Bilboko portuko C. Toro eta Betolazaren terminaletik.

Zeebruggeko portuarekiko indartze horrek erantzuna emango dio atoian eramateko Ro-Ro karga eskaeraren handitzeari; izan ere, Short Sea zerbitzuak aukera jasangarriak dira ingurumen eta gizartearen aldetik, Europa barruan zama horren joan-etorrietarako.

Bigarren geldialdi horrek ere hobetzen ditu Zeebruggetik Irlandarako, Norvegiarako eta Suediarako loturak, eta Zeebrugge/Antwerp (Belgika) – Travemünde (Alemania) – Helsinki/ Kotka (Finlandia) – Paldiski (Estonia) zuzeneko zerbitzua osatzen du.

Gogoan izan, halaber, portu horrek Antwerp-eko portuko geldialdien errotazioan "hub" gisa jokatzen duela, Grimaldi Taldeak mundu osoarekin dituen linea transozeanikoetarako.

Ezaugarri orokor gisa, lineak mota guztietako kargak onartzen ditu, baita IMO ere, eta 7 metroko altuerarainoko eta 250 tonako pisuko gaindimentsionatuak.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke...

Albisteak
Vitoria-Gasteiz | 7 de mayo
El Lehendakari Iñigo Urkullu y la Consejera de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente, Arantxa Tapia han recibido esta mañana a...
Albisteak
Zierbena | 2024ko urtarrila
Intermaritime Spain, duela gutxi Uniport-en sartu dena, enpresa familiarra eta pribatua da, eta 2006an sortu zen nazioarteko merkataritzari...
Albisteak
Barakaldo
Asesoria y Correduría El Norte enpresak, 2012an sortua eta eskarmentu eta kualifikazio handiko profesionalak dituena, Uniport-en sartzeko eskatu du...