Zer eskaintzen die uniport-ek bere bazkideei?

Uniport-ek honako hauek eskaintzen dizkie bere bazkideei:

Irudia
Bilboko itsasoko eta portuko sektorea esparrurik hurbilenean zein atzerrikoan biltzen duen ospe handiko erakunde baten partaide izatea.
Interes komunak defendatzea
Kolektibo ezberdinen interesak xede bi lortzearen alde bideratzea: zerbitzuak hobetzea eta Bilboko portuaren erabilerari lotutako logistika-zerbitzuak sustatzea.
Parte-hartzea
Denon artean erabakitako konponbideak. Uniport-ek sektoreko agente ezberdinen galderak, konponbide-eskaerak, proposamenak eta abarrekoak lan-talde irekietara bideratzen ditu. Bazkideen partaidetzarekin, batetik, arazoak aztertu eta horien diagnosia egiten du eta, bestetik, administrazioaren, prestakuntzaren, sustapenaren, azpiegituren eta zerbitzuen prozesuetan konponbideak proposatzen ditu eta adosten egiten ditu.
Uniport, a través de su Junta Directiva, representa a todos los colectivos que están directamente implicados en el desarrollo del entorno marítimo portuario de Bilbao.
Laguntza
Elkarteak enpresa bakoitzaren merkataritza-lana indartzen du, merkatu-azterketak, estatistika-txostenak eta kudeaketa-tresnak prestatuz, merkataritza misioak eta ferietako partaidetza koordinatuak antolatuz, berriak zabalduz eta beste sustapen-ekintza batzuk bultzatuz.