Uniport-ek makina-erremintako enpresei lagundu die 2022ko BIEMHan

Bilbon | ekainaren 13tik 17ra

Uniportek informazio-gune bat jarri du elkarteko enpresa kideen eskura, 2. pabiloiko A12 standean. Bertan, aplikatutako logistikaren garrantzia azaldu ahal izan diete, ekipo-ondasunak inportatzen eta esportatzen dituen sektoreari eta makina-erremintaren fabrikatzaile eta banatzaileei, bai eta Bilboko portutik zehar 9.300 milioi bat euro mugitzen duen sektorean interesatuta, azokara joan diren bisitariei ere.

31. edizio honetan, BIEMHk 1.400 erakusketari baino gehiago izan ditu, hainbat sektoretan banatuta: automozioa, sektore aeroespaziala eta aeronautikoa, ekipo-ondasunak, eraikuntza metalikoak, energia-sorkuntza, etab., eta BECeko 6 pabiloiak bete dituzten 52 herrialdetako 35.000 bisitari baino gehiago.

Uniport-en standean, Bilboko portuko enpresek eskaintzen dituzten zerbitzu logistiko multimodalen eskaintza zabala erakutsi da. Enpresa horiek benetako espezialistak dituzte merkatu eta jarduera-sektoreetan, eta, kasu honetan, aholkularitza logistiko espezializatua eskaini diote makina-erremintaren sektoreari.

Zure interesekoa izan daiteke...

Ekitaldiak
Valladolid | 7 de septiembre
La comunidad logística multimodal de Bilbao, representada por UniportBilbao, y la Autoridad Portuaria, ha participado, el 7 de septiembre en...
Ekitaldiak
Agoncillo (La Rioja) | 10 de julio 2023
REMITIDO DE WEC Lines Nos complace anunciar que desde esta misma semana ampliamos nuestros servicios intermodales para conectar con los buques de...
Ekitaldiak
Róterdam | 13 - 15 junio
Acudimos con varias empresas de la comunidad portuaria, viajan a Róterdam para visitar y participar en TOC Europe, el evento más importante para...