Txileko Logistika Komunitateentzako Praktika Egokien Gidaren aurkezpenera gonbidatuta

Otsailak 18

 

Txileko Garraio eta Telekomunikazio Ministerioak gonbidatuta, UniportBilbaok "Txileko Logistika Komunitateentzako Praktika Egokien Gida"-ren aurkezpenean hartu du parte. Jardunaldia Txileko Logistika Eraginkortasunerako Fundazioak - Conecta Logísticak antolatu zuen eta portu komunitateak eratzeko bidean dauden Txileko portu ezberdinetako enpresetako kideek hartu dute parte. Uniportek, portu klusterren artean Espainiako erreferente gisa, bere eredua ezagutarazi du Idom (Uniporteko kidea) eta proiektuko aholkulariak proposatuta.

Bileran, halaber, Conecta Logística-ren esparruan garatutako tresnak eta baliabideak ezagutarazi ziren, komunitateek heldutasun-maila ezberdinetan eta adopzio teknologikoan aurrera egin dezaten, eta modu honetan hornikuntza-kateen eraginkortasuna hobetzen laguntzeko. Horien artean: esperientzia partekatzeko eta elkarlanak sustatzeko topaketak; erkidegoen heldutasun egoera eta haien hutsuneak diagnostikatzeko aholkularitzak; eta smart ports gida, portuek beren komunitateekin batera eraldaketa digitalean aurrera egiteko beharrezko jarraibideak jasotzen dituena.

Jardunaldiak, hainbat partaide izan ditu: Gloria Hutt Garraio eta Telekomunikazio ministroa, Komunitate Logistikoek tokiko kate logistikoen eraginkortasunean duten garrantzia azalduz; Elizabeth Zapata Gaitasun Teknologikoen Kudeaketako Garapen Teknologikoko zuzendaria, sektore publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetzaren garrantzia ezagutaraziz industria logistikaren eta kanpo merkataritzaren garapenerako; Rosa González, Andeetako Unibertsitatekoa; eta Romina Morales, Eraldaketa Digitaleko arduraduna, Komunitate Logistikoak sendotzeko Praktika Egokien Gidaren aurkezpen ofiziala egin duena.

Zure interesekoa izan daiteke...

Albisteak
ABRIL 2025 | PUERTO DE BILBAO NEWS 108
El Grupo Saavedra ha comenzado a almacenar palas eólicas en el puerto seco de Pancorbo, perteneciente a la Autoridad Portuaria de Bilbao y...
Albisteak
DICIEMBRE 2024 | PUERTO DE BILBAO NEWS 107
Bilbaína de Alquitranes (BASA) ha implementado mejoras técnicas para acometer la mejora energética de los equipos y la consiguiente reducción de...
Albisteak
DICIEMBRE 2024 | PUERTO DE BILBAO NEWS 107
Primer servicio ferroviario para graneles sólidos La colaboración de Servicios Logísticos Portuarios, SLP, Harineras Villamayor y la Terminal...