Bilboko portuko kluster logistiko multimodala WindEurope Bilbao 2022 ekitaldian presente

Bilbo | Apirilaren 5etik 7ra
2022ko WindEuropek apirilaren 5etik 7ra Bilbao Exhibition Center-en (BEC) bildu du Europako energia eolikoaren sektorea, eta, aldi berean, Euskadik aukera izan du bere energia-sektoreak aerosorgailuen inguruan duen ahalmena erakusteko.
 
Aurten, 300 hizlari, 350 enpresa eta 8.000 bisitari baino gehiago bildu dira.
 
Gaur egun, Europak 236 GW potentzia eoliko instalatua du, eta horri urtean 8,5 GW gehitu beharko litzaizkioke, 2030erako  aurreikusitako  453 GW helburura iritsi -Europako Batzordeak ezarritako “Fit for 55” helburuarekin bat etorriz-, eta horrela, CO2 emisioak %55 murriztu ahal izateko. Era berean, Energiaren Nazioarteko Agentziaren arabera, espero da mundu mailan metatutako ahalmena nabarmen handitzea.
 
Jadanik egindako hedapena (eta etorkizunekoa) ez litzateke posible izango kate multimodal logistikoaren maila guztiak izan gabe. 
 
Horregatik, Uniportek,  WindEurope-ren bigarren edizio honetan parte hartu du berriro Bilboko portuko logistika multimodaleko klusterraren ordezkari gisa, eta, oraingoan, standa konpartitu du Bilboko Portuko Agintaritzarekin, logistika eta ekoizpen sektorearen topaleku izan baita. UniportBilbaon adituak gara osagai eolikoen eta proiektuen logistikan. Logistika-katearen maila guztiak integratuta daude gure logistika-komunitatean,  dokumentu-esparrutik hasi (aduanak, aseguruak, baimenak, kontratuak, etab.) eta, operatiboan amaituz (lurreko garraioa, itsasokoa, estibatzea/desestibatzea), sektore eolikoko industriak behar duen esperientzia emanez nazioarteko merkatuan lehiatzeko. Bilboko portua, gainera hub bat da industria eolikorako, bai inportaziorako eta esportaziorako, bai osagaiak fabrikatzeko, bai prototipoak eraikitzeko.

 

Zure interesekoa izan daiteke...

Ekitaldiak
Valladolid | 7 de septiembre
La comunidad logística multimodal de Bilbao, representada por UniportBilbao, y la Autoridad Portuaria, ha participado, el 7 de septiembre en...
Ekitaldiak
Agoncillo (La Rioja) | 10 de julio 2023
REMITIDO DE WEC Lines Nos complace anunciar que desde esta misma semana ampliamos nuestros servicios intermodales para conectar con los buques de...
Ekitaldiak
Róterdam | 13 - 15 junio
Acudimos con varias empresas de la comunidad portuaria, viajan a Róterdam para visitar y participar en TOC Europe, el evento más importante para...