Bilboko Portu Agintaritzak 2023-2026 plan estrategikoa aurkezten du

Getxo | 2023ko martxoaren 1a

Bilboko Portuko Agintaritzaren 2023-2026 Plan estrategikoak Bilbao portu berde, lehiakor eta arduratsu bihurtzeko bidea adierazten du. Hiru premisa horietan oinarrituta, Bilboko Portua kudeatzen duen erakundeak hiru balio-proposamen egiten ditu: portuko bezeroak bultzatzea eta haiei laguntzea energia-trantsizioak eragindako inpaktuei aurre egiten; lurraldeko industriaren lehiakortasunari eustea, azpiegiturak eta zerbitzuak haien behar eta eskakizunetara egokituz; eta ingurune sozial eta ekonomikoari laguntzeko ahalegina areagotzea, gizartearen aurrean balioa emango zaiela bermatzeko.

Plana portuko komunitateko ordezkaritza zabal baten aurrean ofizialki egindako aurkezpenean, Ricardo Barkala presidenteak adierazi du jarraitu beharreko estrategiaren barruan Portuko bezeroen lehiakortasuna bultzatzea dela helburua, eta, horrela, haren eragin-eremuaren garapen sozioekonomiko jasangarriari laguntzea. Xede hori Atlantikoko ardatzarekiko kate logistikoetan erreferentzia-portua izatearen ikuspegitik gauzatuko da, eta ekonomia- eta enpresa-sarearen lehiakortasuna hobetzen lagunduko du, balio erantsiko zerbitzu jasangarriak emanez. Balioak hauek izango dira: bezeroarenganako orientazioa; lankidetzaren kultura; pertsonekiko konpromisoa; bikaintasuna, etika eta profesionaltasuna; eta jasangarritasun soziala, ekonomikoa eta ingurumenekoa.

Horrekin guztiarekin, datozen lau urteetarako plan estrategikoaren barruan bost ardatz zehazten dira, hiru kanpokoak eta bi barnekoak, eta 2026rako helburu batzuk

Zure interesekoa izan daiteke...

Albisteak
2025eko URRIA/AZAROA / PUERTO DE BILBAO NEWS 110
Brittany Ferries, que une el puerto de Bilbao con Reino Unido e Irlanda, se ha alzado con el galardón en la categoría Servicios de Enoturismo en los...
Albisteak
2025eko URRIA/AZAROA / PUERTO DE BILBAO NEWS 110
El combustible de aviación sostenible es clave para reducir la huella de carbono de la aviación. Bajo el marco CORSIA de la International Civil...
Albisteak
2025eko URRIA/AZAROA / PUERTO DE BILBAO NEWS 110
Altius ha sido reconocida con la medalla de bronce de Ecovadis, una certificación internacional que evalúa a las empresas en aspectos como medio...