Enpresa eta zerbitzuak

JSI ALLIANCE IBERIA, S.L.

JSI Alliance Iberiak irailean ekin zion bere jarduerari Bilbon, Noatum Maritime Services eta SAL Heavy Lift enpresen arteko lankidetzaren ondorioz.

JSI Alliance Iberiaren Bilboko bulego berriak, Noatum Maritime Services eta SAL Heavy Lift enpresen arteko lankidetzan sortua, ordezkaritza komertziala kudeatzen du, eta itsas agentziako zerbitzuak ematen ditu Espainian, Portugalen eta Afrikako iparraldean, xede anitzeko flota (MPP) osoari eta JSI Alliance-ren proiektu-kargako flota guztiari zerbitzua ematen dio, zeina Jumbo Shipping, HEAVT Sal eta Marlife Interlifek osatzen baitute.

JSI Alliance-ren flota bateratua munduko liderra da project karguaren sektorean. 3.000 tona altxatzeko gaitasuna du, eta bezeroei aukera handiak eskaintzen dizkie. Adibidez, “Orca” motako bost ontzi berriak munduko karga astuneko ontzi modernoenak eta eraginkorrenak izango dira.

JSI Alliance Iberiaren bulegoak Espainia, Portugal eta Afrika iparraldeko merkatuak hartzen ditu hasieran, bere jarduera Turkiara eta, aurrerago, Ekialde Ertainera hedatzeko asmoarekin. Josu Iturrik Madrilgo ekitaldian aurreratu zuen bezala, etapa berri honek “tradizionalaz bestelako eredu baten irekiera” suposatzen du, non project kargu eta heavy-lift esperientziaz gain,

JSI Alliance-k beste zerbitzu batzuk ere izango ditu, bezeroentzako irtenbide logistikoen aukera zabaltzeko.

 

 

 

JSI ALLIANCE IBERIA, S.L.

Zerbitzuak

  • Untzi enpresak
  • Itsas pleitamendua
C/ Nervión, 3 - 3º.
48001 Bilbao (Bizkaia) Spain
T: 944105501
W: www.jsi-alliance.com
E: iberia@jsi-alliance.com