Enpresa eta zerbitzuak

Embalan3, Sistemas de Embalaje, S.L.

Embalan3 egoitza Bergaran du (Gipuzkoa), eta 50 urte baino gehiagoko esperientzia du enbalaje industrialen fabrikazioan zerbitzu integrala eskaintzen. Produktu sorta zabalak packaging zerbitzuak barne hartzen ditu, salgaiak ingurumen-baldintza egokietan biltegiratzen direla bermatzeko, nazioarteko araudia errespetatuz eta bermatuz. 2012. urteaz geroztik, 3.000 metro koadroko nabe moderno bat du Bergarako 10.000 metro koadroko lursail baten gainean; aparkaleku propioa eta kamioientzako espazioa ditu, eta salgaiak jasotzeko eta biltegiratzeko eremu zabala, bai tona txikikoak, bai handiak.

Bilboko portua

2016. urteaz geroztik, bigarren nabe bat ere badu Gallartako El Campillo II industrialdean, Abanto-Zierbenan (Bizkaia), Bilboko Portutik minutu gutxira, bezeroei zerbitzu hobea eskaini ahal izateko. Azken urteotan, Embalan3ren hazkundeak merkatu berrietara irekitzea ahalbidetu dio, eta sektoreko enpresa eta erreferente izatera iritsi da estatu mailan. Bizkaiko lurraldean bigarren nabe bat irekitzeak aukera eman dio Euskal Autonomia Erkidego osoan zerbitzu zuzena emateko, portu-eremuan lan egiteko eta Estatuko iparraldean hedatzen jarraitzeko.

Embalan3, Sistemas de Embalaje, S.L.

Zerbitzuak

  • Zama eta untzi laguntzarako zerbitzuak
San Juan Auzoa, Larramendi Industrialdea, I-1 - Posta Kutxa, 5
20570 Bergara (Gipuzkoa) Spain
T: 943829483
W: www.embalan3.com
E: embalan3@embalan3.com