Conxemar 2022 - Vigo
Urriaren 4tik 6ra itsaski izoztuen nazioarteko “Conxemar” azokan parte hartuko dugu informazio stand batekin. “Euskadi-Basque Country” pabiloian kokatuko da stand-a, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak HAZIren bitartez antolatzen dituen Euskal Elikagaien Industriaren kanpo-sustapenari laguntzeko ekintzen barruan.
Arrainaren eta izoztutako mota guztietako produktuen merkaturatze-sektoreei zuzenduta, “Conxemar” nazio mailako izoztuen azoka garrantzitsuena da eta munduko bigarrena bezala kokatzen da.
Hauek dira bideratzen diren sektoreak: handizkariak, inportatzaileak, esportatzaileak, transformatzaileak, fabrikatzaileak, banatzaileak, hozkailuak, makineria, industria osagarria (hotza, ontziratzea, plastikoak, etab.) eta akuikultura, non UniportBilbao osatzen duten enpresek zerbitzu logistiko espezializatuak eskaintzen dituzten.


