Bobinen garraioa errepide bidez

Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan-Sailak lantalde bat sustatu zuen, Uniportek parte hartuz, kamioietan bobinak seguru kargatzeko gomendioak garatu ahal izateko.

Azterketa teknikoaren emaitza eta haren “kaiaren oinean” kontraste enpirikoa dokumentu batean argitaratu zen, hala, garraiolariari eta bidaltzaileari salgai mota hau garraiatzeko modurik seguruenari buruzko informazioa egiaztatuta edukitzea ahalbidetuz.

Bigarren fasean, Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan-Sailak onlineko aplikazio bat garatu du, erabiltzaileak sartutako parametroetan oinarrituta, bereziki garraio bakoitzaren ezaugarrietara are gehiago hurbildu ahal izateko.

Informazio hau ondorengo esteketan dago eskuragarri: