Enpresa eta zerbitzuak

Iberdrola España, S.A.

Energia ekoizten, banatzen eta merkaturatzen diharduen enpresa-taldea gara. Gure izena 1992an iberduerok eta Hidroeléctrica Españolak (Hidrola) bat egitearen emaitza da. Bi enpresa elektriko pribatu horiek, era berean, aurreko fusioen emaitza ziren.

Iberdrola nazioarteko enpresa elektriko handienetako bat da, burtsako kapitalizazio bidezko Espainiako lehen talde energetikoa da eta munduko laugarren elektrikorik baliotsuena, gainera, munduko sektore eolikoaren buruan dago. 100 milioi pertsona inguru hornitzen ditu hainbat herrialdetan, eta berriztagarri-, sare- eta merkataritza-jarduerak Europan (Espainia, Portugal, Erresuma Batua, Frantzia, Alemania, Italia eta Grezia), Estatu Batuetan, Brasilen, Mexikon eta Australian garatzen ditu, eta hazkunde-plataforma gisa mantentzen ditu Japonia, Irlanda, Suedia eta Polonia, besteak beste.

40.000 pertsonako plantilla eta 134.000 milioi eurotik gorako aktiboak ditu. 2020an, 33.000 milioi eurotik gorako diru-sarrerak eta 3611 milioi euroko irabazi garbiak lortu zituen, hornitzaileei urtero 14.000 milioi euro erosita.

2015ean, CO2 isuriak % 50 murrizteko konpromisoa hartu zuen 2030erako, eta 2017 amaieran iragarri zuen munduan zituen ikatzezko zentral termiko guztiak ixteko asmoa zuela.

2021eko lehen bederatzi hilabeteak ixtean % 80ko isurketarik gabeko ekoizpenarekin, Iberdrolak konpromisoa hartu du 2030ean karbono-neutroa izateko Europan, non 2021eko urrian 50 g/kWh inguruko isurketak egiten dituen, bai eta CO2 isurien intentsitatea murrizteko maila globalean 50g/kWh-raino — 70g/kWh-koak izango lirateke 2025aren amaieran —, 2050ean karbono-neutroa izan arte. Konpainiak, halaber, berotegi-efektuko gasen emisio absolutuak murrizteko helburua ezarri du 1., 2. eta 3. irismenetan. Science Based Target ekimenak onartu du konpromiso hori, eta bat dator Parisko Akordioarekin.

Era berean, zure industria-instalazioa deskarbonizatzen laguntzeko formula dugu, bai esta hidrogeno berdea erabiliz mugitzeko interbideak ere, CO2 emisioak murriztuz.

 

 

Iberdrola España, S.A.

Zerbitzuak

  • Industria - enpresak eta banaketa
Avenida San Adrián, 48 - Larraskitu
48003 Bilbao (Bizkaia) España
W: https://www.iberdrola.com/contacta