Brexit | 4. Tailerra

2021eko ekaina

Bilboko portu komunitateak, UniportBilbaon bilduta, Brexit-ari buruzko ezagutza eta esperientzia partekatu ditu zamalari eta garraiolariei zuzendutako lau tailer digitalen bitartez, non Erresuma Batuko aduana-prozedura berrien berri izan duten.

Jardunaldi hauetan, Bilboko portuan lan egiten duten enpresa espezializatuetako ordezkariek aurrerantzean kontuan hartu beharreko izapideen xehetasunak ezagutarazi dituzte: egin beharreko operazioa, salgaien tarifa-sailkapena, jatorria (jatorri-arauak) lehentasunezko tratua (tarifak) edo egokienak diren “Incoterms” (aplikatzen diren nazioarteko merkataritzako klausulak) aplikatzea edo ez zehaztuko dutenak.

Bilbo, brexit-ari egokitutako portua

Bilboko portuan azpiegitura eta zerbitzuen hobekuntzak egin dira, brexit-era egokitzeko. Hobekuntza horien artean, funtzionamendua birmoldatu da, behin edukiontzia edo atoia (gidaririk edo gidaririk gabe) lehorrean dagoenean, azken helmugara abiatu ahal izateko, lehen aipatutako baldintza berriak erraz betez eta ahalik eta epe laburrenean ontziratuta.

Era berean, zerbitzuak Erresuma Batuko lineen ordutegietara egokitu dira, batez ere kargarekin batera doazen ferryetan. Garraio-enpresek, kasu zehatz honetan, orain Aduana-Administrazioei aurretiaz noranzko batean edo bestean daramaten kargaren berri emateko erantzukizuna dute.

Zure interesekoa izan daiteke...

Albisteak
Vitoria-Gasteiz | 7 de mayo
El Lehendakari Iñigo Urkullu y la Consejera de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente, Arantxa Tapia han recibido esta mañana a...
Albisteak
Zierbena | 2024ko urtarrila
Intermaritime Spain, duela gutxi Uniport-en sartu dena, enpresa familiarra eta pribatua da, eta 2006an sortu zen nazioarteko merkataritzari...
Albisteak
Barakaldo
Asesoria y Correduría El Norte enpresak, 2012an sortua eta eskarmentu eta kualifikazio handiko profesionalak dituena, Uniport-en sartzeko eskatu du...