Bilbo eta bere portua
BILBO
Bilbok, Arku Atlantikoa deritzon ingurunearen erdian kokatuta egonda, itsas tradizio luze eta aberatsa dauka eta 700 urtetik gorako historia. XIX. mendearen bukaeratik aurrera, hau da, portuaren eta industriaren garapen ikusgarrian hasi zenetik, portuaren inguruan ontzigintza-enpresak, ontzi-konpainiak eta, denborak aurrera egin ahala, zamaketari-enpresak, kontsignatarioenak, zerbitzu osagarrietako enpresak eta hainbat zerbitzu eskaintzen dituzten hornitzaile ezberdinak kokatu ziren; eta, horren ondorioz, itsasoko eta portuko industriak bere biziko garrantzia hartu du eskualdeko ekonomian eta, bide batez, Euskadiko ekonomian.
Portuko jardueren hazkundeak eta, alde batetik, gero eta tamaina handiago daukaten itsasontziei egokitutako kai eta portu-gune berriak edukitze beharrak eta logistika-behar berriek Kanpoko Abrako portua egiteko komenientzia ekarri zuten.
Horren ondorioz, portuak eta industria osagarriek kai zaharrak hiriari utzi zizkioten, horrela, bada, kai horietan kultura, aisia eta zerbitzu-industriari eskainitako gune berriak sortu dira.


BILBOKO PORTUA
Berrehun enpresetatik gora eta 5.000 pertsonek itsasoko eta portuko sektorea osatzen dute, eta Bilboko portua Iberiar Penintsulako zentro multimodal garrantzitsuena bilakatu dute.
